XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gerra hasi zenean eta deserriraturik partaide gehienak desegin zen, baina Argentinako Buenos Airesen berreratu zuten.

Musika F. Madinak egin zuen, Koroa Laurak bat Larrinberen zuzendaritzapean, koreografia Dora Krinerrek, balleta J. M. Ojembarrenak eta eskenografia Muñoa eta Basterretxeak.

Saski-Naskik bezala beste zenbait taldek, Elai-Alai Olaetarenak, Oldargi Sotarenak eta Eresoinkak zabaldu zuen munduan zehar euskal senaren eta izatearen egoera ederti bidez.

Gabon kantak, Irule dantzak, Ingurutxo, Ezpata dantza, Maskarada, Itsas-jaia, Euzko gudariak gera... antzezten, abesten eta dantzatzen ziren hiri nagusienetan, eta horrela Euzko Deiak, Parisen aterako den aldizkaria 1936-1938... besteen artean Elai-Alai taldearen emankizunaren berri emango digu, 1938. urteko otsailaren 2an nolako jai ederra sortu zuen Pariseko Wagram aretoan, ea.

6.10. ANTZERTIA IPARRALDEAN
Iparraldean Xuberoako herri antzertiaz aparte ikastetxe batzuetan zenbait aldiz eman ohi ziren ere euskal antzezkizunak.

Honen lekuko eta adierazgarri dugu Jean Etxeberri (-,1898) apezak idatzitako Arraultze Ohoina antzerkia eta Sarako neskatoek 1884.ean antzeztua.

Ez da noski, nahastu behar Etxeberri hau , alegia, Ustaritzeko Gurutzearen Alaben apeza edo moja komentuko begirale dena, beste hainbat Etxeberrirekin.

Websterrek Baionako Herri Liburutegian utzi zuen honen eskuzkiribua eta sarreran honela zioen: (84) WEBSTER, W.: Baionako Herri Liburutegia, 88. eskuzkiribua.

Alegia, Sarako herrian 1884 urte inguruan Arroltze Ohoina, Jean Etxeberri apezak idatzitakoa antzeztu zutela eskolako neskek eskolaren atarian, eta uste duenez frantses obra baten itzulpena edo moldaketa dela.